– Gailu

07
Api
20:00
BILBO (BIZKAIA)
Kafe Antzokia - Kutxa Beltza
Sarrera. Aurrez 10 euro. 13 euro

Apirilaren 7an, ostegun arratsez, Bilboko Kafe Antzokian ariko da – Gailu taldea. Emanaldian estudioko lehen diskoa aurkeztuko du hiruko bandak Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan gelan.

- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago