Frigo + Kilimak + Gaitistaneko Orkestra

02
Urr
18:00
UZTARITZE (LAPURDI)
Lota jauregiaren inguruan
Doako emanaldia

Urriaren 2an Lapurtarren Biltzarraren 40.edizioa ospatuko da Uztaritzen. Egun osoko egitaraua prestatu da, eta arratsean zuzeneko emanaldiak izanen dira Lota jauregiaren inguruan. Frigo, Kilimak (argazkian) eta Gaitistaneko Orkestra ariko dira zuzenean 18.00etatik aurrera

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.