Fredi Pelaez

06
Api
19:30
ELGOIBAR (GIPUZKOA)
Musika Eskolako Auditorioa
Sarrera libre aforoa bete arte (124 lagun)

Apiirlaren 6 arratsean hitzaldia bat egongo da Elgoibar herriko Musika Eskolako Auditorioan. ‘Nola ekin grabazio bati norbere lokal edo etxea’ izenepean Fredi Pelaez soinu teknikaria ariko da solasean.

Fredi Pelaezi buruz:
Euskal Herriko Goi mailako musika ikastegian Jazz Musikan lizentziatua. Pianoa bere lehen tresna izanik, organo Hammond-arekin aditua. Parte hartu duen proiektuen artean Organiks, Dynamic trio, Carlos Bernal trio, CIF
proyect etab daude. Musikari bezala hainbat artista eta taldeekin grabatu du: Marea, Ruper Ordorika, Baxter, Fontso, Korrontzi, Pello Ramirez, Kupela etab.

Bizitza osoa musikari lotuta egin du Fredi Pelaez lazkaotarrak. 2009an, bere amets bati forma eman eta Pottoko Studio grabaketa estudioa zabaldu zuen. Urte gutxian, jazz eta musika akustikoen arloan erreferente izatea lortu du, eta genero horretakoak ez ezik, beste estilo askotako musikariak ere joaten zaizkio ate joka.

Gaur egun, musikari eta grabaketa ingeniari ezezik produkzio lanetan ere aritzen da. Beraz esan dezakegu, grabazioaren inguruan, rol guztietan duela eskarmentua, bai instrumentista gisa, bai soinu eta grabaketa teknikari gisa baita produktore gisa ere.

Bilaketa metodo berriak