Fly Shit + Gaizkiñe

19
Mar
19:30
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela Zaharra
sarrera 5 euro

Bergarako Kartzela zaharrean kokatzen den Angiolillo liburutegiak laster 13 urte beteko ditu, ordutik 60 liburu aurkezpen inguru antolatu ditu beste ekintza desberdin batzuen artean.
Azkenaldian liburutegia berritzen eta txukuntzen aritu dira. Oraingo honetan berinagurazioa kontzertu bat eginez ospatuko dute,  Fly Shit eta Gaizkiñe taldeekin.

Fly shit  bergararrek 25 urteko euren ibilbea ospatzeko baliatuko dute data hau. Etxean arituko dira,euren ibilbide guztian lotura zuzena izan dute Bergarako gaztetxearekin, hau lortzeko borroka garaietatik egundaino. Estudioko bost eta zuzeneko bi  lanez gain, dokumental bat ere kaleratu dute. Oraingoan ibilde guztiari errepaso bat emango diote, euren hardcore doinuak beste behin ere kartzela zaharrean eskainiz.

Gaizkiñe talde Andoaindarra 15 urtez lozorroan egon da,  gonbidapena jaso eta animatu dira berriro ere taula gainera igotzera, eta honek jaialdiari berezitasun gehiagarri bat emango dio. Maketa bat  (1998) eta disko bat (2004) kaleratu zuten. Ordurarte hemen ez ohikoak ziren hitz poetikoekin jantzitako doinuak ekarri zituzten. Askorentzat oharkabean pasa baziren ere, beste askorentzat talde kuttun eta bakar horietako bat da.

Angiolillo  liburutegia
https://flyshit.bandcamp.com/
https://www.badok.eus/euskal-musika/fly-shit

Kokapena
Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra
Bergarako Gaztetxea
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea
Bilaketa metodo berriak