Feline + Gailu + Ama Say

12
Abu
21:00
IRUN (GIPUZKOA)
Mosku
DOako emanaldiak, jaiak
- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

Ama Say

90. hamarkadan hiru disko plazaratu zituen Ama Say taldeak Esan Ozenki disketxean: ‘Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen’ 1993an, ‘No iz pop’ 1994an eta ‘Say Ama’ izenekoa urte berean. 1997an utzi zuten taldearen jarduna, nahiz eta ostean Bilbao anaiek sustatuat berriro ere ekin zioten jotzeari, eta orduan Bonberenearekin diskoa grabatu zuten: ‘Ren fan’. 2010eko agerpen horretatik lantzean behin berriro ere jendaurrean ikusten ditugu 90. hamarkadako talde bitxiena izan zeneko doinuak jotzen.

Pixies edo sonic Youth taldeen zale, haien estiloa ekarri zuten gurera. Euskara eta ingelesez arituz, edota bi hizkuntzak nahastuz, oso talde eraginkorra osatu zuten euskal eszenan. 30 urte joan dira sortu zirenetik, eta oraindik izango da jendea Ama say tadea zuzenean ikusi nahi duena. Aukera ona da 90. hamarkadatik erreskatatutako doinu horiek berriz ere jendaurrean jo eta entzuteko. Orduan bezala, orain ere taldekideek dena emango dute.

Kokapena
Mosku
https://www.instagram.com/moskukojaiak/
Mosku(a)n kontzertu gehiago