Ezpalak + TOC

15
Urr
20:00
BILBO (BIZKAIA)
BBK areoa

Irailean hasi eta abendua bitartean BBK Udazken Soinuak musika zikloa ospatuko da Bilboko BBK aretoan. Guztira,  hamabi emanaldi burutuko dira, eta bertan, Euskal Herriko eta espainiar estatuko taldeak ariko dira zuzenean.

EGITARAUA

IRAILA
09/09 – Kokoshca
09/19 – Mujeres

URRIA
10/08 – Marwán
10/10 – Anne Lukin
10/15 – Ezpalak + TOC
10/16 – Los Estanques
10/30 – Rufus T. Firefly

AZAROA
11/11 – Niña Coyote eta Chico Tornado

ABENDUA
12/16 – Lukiek
12/18 – Bruna
12/19 – Axolotes Mexicanos
12/23 – Soto Asa

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.

Kokapena
BBK aretoa
Don Diego López Haroko Kale Nagusia, 19-21, 48001 Bilbo, Bizkaia
https://salabbk.bbk.eus
Bilaketa metodo berriak