Ezpalak + Toc + Rodeo + Tricoma + El Sonido de la Metralla + The Lio + Aurrez Aurre + Istilu + Atzapar Rock + Katarsia + Dj Elvis Caino + Streetwise + Billy Club + Katez

11
Urr
20:00
ALTSASU (NAFARROA)
Topagune Sozialista
Asteleheneko bonoa: 16 euro

Urriaren 8tik 12ra Topagune Sozialista egingo da Altsasun, nafarroan. Ekintza eta ekitaldi askoren artean, musikak ere izango du bere tokia, eta gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Urriaren 9an Raimundo El Canastero, Hegazkin eta Petti ariko dira zuzenean. Urriaren 10 arratsean, berriz, Bassagain Sound System eta Desgaraian taldeak Azkenik, Urriaren 11 arrats gauean Ezpalak (argakzian) , Toc, Rodeo, Tricoma, El Sonido de la Metralla, The Lio, Aurrez Aurre, Istilu, Atzapar rock, Katarsia, Dj Elvis Caino, Streetwise, Billy Club eta Katez ariko dira.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

TOC

Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.

The Lio

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.  Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.