Ezpalak + Keike + Gora Etorri + Dj-ak

11
Eka
20:00
ELORRIO (BIZKAIA)
Elorrixoko Gaztetxia
Sarrera 7 euro

Ekainaren 11 arrats gauean Hemendik Harantz taldeak antolatutako jaialdi solidarioa ospatuko da Elorrixoko gaztetxean! 20:00etatik aurrera Keike, Ezpalak (argazkian) eta Gora Etorri ariko dira zuzenean, eta ondoren disko jartzaileak izango dira goizalderarte. Sarrerak aurrez eskura daitezke  Elorrixoko Portalekuen  eta egunean bertan gaztetxian. Inor ez da ilegala! Fuck the borders!

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.

Keike

2002 urtean sortu zen Keike taldea Ondarruko musika taldeen entsegu lokaletan. Abiadura biziko musika bidea izan zuten, 2008an taldea desegitea erabaki zuten arte. Taldearen lehen kantuekin maketa bat grabatu eta gero, Oihuka diskoetxeak lehen diskoa kaleratzeko aukera ematen die, eta horrela sortzen da ‘Oinetan Kea’ lana 2004 urtean. Lehen disko horri esker Euskal Herrian zehar ibiltzen taldea, eta laster sartzen dira estudiora bigarrena izango dena grabatzera. Denborarik galdu gabe 2006 urtean kaleratzen dute iraupen luzeko bigarren lana ‘Beldurra, mina, argia’ izenekoa, eta beste behin ere Oihuka diskoetxearen babesean. Disko honen aurkezpen bira amaitu bezain pronto, taldea lozorro batean sartzen da. Duela hilabete batzuk ordea, taldekideak lokalean batu eta entseguak egiteari ekiten diote kantu zaharrei hautsa kenduz. Aro berri honetan Gorka Ruiz (baxua), Ion Kirru Iparragirre (gitarra), Denis Alberdi (bateria), Nerea Sanchez (ahotsa) eta Axular Arrasate (gitarra) izango dira Keike, taldea 2002 urtean sortu zuten musikari berberak.

Kokapena
Elorrioko Gaztetxea
Elorrixoko Gaztetxea
Elizburu Kalea
Elorrio
https://www.facebook.com/elorrixoko.gaztetxea