EUNICE

21
Aza
20:00
SORALUZE (GIPUZKOA)
Herriko Antzokia
Sarrera 10 euro

Azaroaren 19tik 28ra Blues Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Soraluze herrian. Aurtengoan ere egitarau ederra prestatu dute.

Eunice  (Nina Simoneri egindako omenaldia)

Nina Simone artista eta aktibista ospetsuak Eunice zuen lehen izena. Grezieratik dator eta “garaipena lortzen duena” esan nahi du. Paradoxikoki, izen horrek daraman positibotasunak ez zion asko lagundu. Umetatik gogor saiatu zen piano klasikoko kontzertista handi bat izateko, baina ezin izan zuen bere ametsa bete: Estatu Batuetan nagusi zen arrazakeriak eragotzi zion. Eunicek jazzaren, bluesaren, poparen eta gizajende behartsuaren artean egin behar izan zuen karrera. Horrela bihurtu zen komunitate afroamerikarraren eskubide zibilen aldeko militantea, injustiziaren eta bazterketaren aurkako artista borrokalaria.

Aukeratutako errepertorio honetan, Ninak bere ibilbide aberatsean ukitu zituen estilo eta genero guztiak batzen dira arrakasta handiko zenbait abestiren ondoan: “Sinnerman”, “Go To Hell”, “Feeling Good”, “I Put a Spell on you”, “I Loves You, Porgy” eta “Mdene Mostor” bezalako piezak, eta ezin ospetsuagoko “My Baby Just Cares for Me”. Omenaldi gisako bat dugu bilduma, Nina Simoneren jarrera zibilari eta jarrera musikalari darien adore hunkigarria dasta dezagun. Ez du inori kendua eman izan zaion izendapena: Eunice Kathleen Waymon, Soularen Amagoia, Miss Nina Simone.

Hau dugu banda:
Mayka Edjole (Gasteiz/Madril 1971) abeslaria, musikagilea eta disko-urratzaile. Abadie 500 Blues Band taldearekin abiatu zen musikan 1991n. Handik eta 2005era arte Moby Dick Club Bandeko taldekidea izan zen, baita Inside Voices abesbatzakoa ere 2011n desegin zen arte. Lan ugari egin du zenbait artistaren korista gisa, baita publizitate singletan ere, musika elektrikoko ekoizleentzat abestiak konposatu eta interpretatzeaz gain. The Sweet Vandals soul-funk taldekoa izan zen 2005-2015 artean, lau bilduma konposatuz eta interpretatuz. Munduan zehar ibili zen kantujirak eginez, eta beste zenbait taldeko abeslari lanari laga gabe 2007az geroztik. Erran gabe doa ezin utzizko kutunak dituela Yazza eta Bluesaa. Kantu irakaslea da ESMUVAn (Vallecaseko Musika Eskola), 2005ean sortu zenetik. Vallecasko abesbatza modernoa (COMOVA) zuzentzen du 2012az geroztik, eta 2017tik hona Gloria Fuertes Berdintasun Zentroko abesbatza darama Vicalvaro auzoan.

Gabri Casanova pianojolea, organojolea eta konpositorea dugu, goi mailako lizentziaduna Jazz espezialitatean. Bederatzi urteko zela hasi zitzaigun piano klasikoa ikasten, baina laster erakarri zuten jazzak, funkak, bluesak, eta rockak. Estilo askotako talde ugarirekin jo eta grabatu du, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan ibili da.

Lucas de Mulder madrildarra gitarrajolea eta konpositorea dugu. Musikari bezala, hiriburuko taldeekin joz urratu zuen bidea. Gitarrajoleek eta musika beltzeko banda instrumentalek liluratuta, berehala aurkitu zuen bere soinuaren nolakoa musika instrumentala konposatu ahal izateko soul, jazz eta funk osagarriak erabiliz. Europako talde eta musikari ezberdinekin jotzen du. Madrilgo musika kontserbatorioan eta musika eskoletan dugu irakasle.

Javier Gómez almeriarra Madrilen hasi zen jotzen 90eko urtealdiaren hasieran, La Vacazul edo Superskunk bezalako kultu-taldeetako kide. Afroamerikar musikaz interesaturik, Celofunk eta The Sweet Vandals talde aitzindarietan ibili zen. Besteak beste, Depedro, Chip Wickham, Martha High eta The New Mastersoundseko Eddie Robertsekin jo izan du. Saioko musikari gisa dihardu hainbat proiektutan.

EGITARAUA

AZAROAK 19 BARIXAKUA
Watermelos Slim (AEB)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 20 ZAPATUA
Izo Fitzroy (UK)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 21 DOMEKIA
Eunice Vs Mayka Edjole (Madril/Gasteiz)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 26 BARIXAKUA
Niko Etxart & Hapa Hapa (EH)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 27 ZAPATUA
Koko-Jean & The Tonics (Bartzelona)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 28 DOMEKIA
Musika Eskolako konboak
13:00, antzokian.

Kokapena
Soraluzeko Herriko Antzokia
Herri Antzokia
Baltegieta Kalea, 2, 20590
Soraluze