ETXEPEREN OMENALDIA:
Ixuriak + Fiebre de Vivir + Katekesis + Kabul + Toil + Liot + Marranta + Korumba + Akan + Kontrako Eztarritik + Nun + Kasernarat
Martxoaren 18an Etxeperen omenenaldi jaialdia ospatuko da Orereta/Errenterian Iñaki Etxepeteleku musikariaren omenez. Emanaldian izan zituen taldeak hartuko dute parte bai eta aspaldiko lagun taldeak ere. Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte.
ETXEPE GURE OROIMENEAN
Millaka wattioko fokoek argitu gabe, badira berez argia ematen dutenak. Horrelakoa zen Etxepe! Argipean baino itzaletan egotea gustuko zuen, protagonista izan beharrik gabe, musika saltsa guztietan parte hartuz.
Iñaki Etxepeteleku 2022 urteko urriaren 20an hil zen. Duela 42 urte Oreretan jaioa, betidanik egon izan da musika mugimenduan sartuta. Baxuaren lau sokak indartsu astintzen zituen bihotz kolpez, eta Katakesis, Fiebre de Vivir, Isuriak, Kabul, Toil edota Liot taldetan aritu zen bere musika bidean.
Musika sakonki bizi zuen, eta musikari izateaz gain, musika eragilea ere bazen . Eman eta jaso, bi norabideetan. Bere taldeekin dozenaka emanaldi eskainitakoa zen, eta era berean kontzertu antolatzaile gisara ere, eszenaren bi aldeak ezagutzen zituen. Kolektiboaren indarrean sinitsita EMTE edota Oarsomusikako kidea zen, bertako musika sostengatzea helburuz.
Bizitza gogorra da askotan, eta negar egitea tokatzen da sarri. Etxepe joan zaigu, baino bere anpliak zarata egiten jarraituko du gure bihotzetan!!
Agur eta ohore Etxepe!
Alfonso XI Kalea, 10
20100 Errenteria