Etxepare & Fane + Tatta & Mutiko & Denso + Merina Gris + Su Ta Gar

25
Eka
23:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Arrasateko Txosna batzordeak San Juan jaietako egitaraua aurkeztu du. Gauero zuzeneko musikaren gozatzeko aukera izango da txosnagunean. Ekainaren 25 gauean Etxepare & Fane, Tatta & Mutiko & Denso, Merina Gris eta Su Ta Gar (argazkian) ariko dira zuzenean.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. Taldeak hiru single aireratu ditu; ‘Besteek zer’ 2020an, ‘Saiatzen naiz’ eta ‘90’ ekainean (Ed is Dead-ek ekoiztua). Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro eta Eneko Sagardoiek parte hartu dute besteak beste.

Su Ta Gar

Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta orain arteko azken lana zuzenean grabaturiko CD-DVD lana da, non 2017an burutu zuten ‘Su Ta Gar Antzokietan’ biraren irudiak eta audioa jasotzen du lanak. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.

Kokapena
Arrasateko Txosnagunea
Arrasateko txosnagunea
Ignazio Zuloaga kalea 10
Arrasate (Gipuzkoa)
https://www.instagram.com/arrasatekotxosnak/