Etxeko loturak diska aurkezpena

04
Eka
08:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
DABADABA
sarrera 10 euro

Adrian Perez ‘Bafi’ musikari donostiarrak bere lehen bakarkako proiektua ‘Etxeko loturak’ izenburupean argitaratu du. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin disko bilakatu da. Ekainaren 4an Donostiako Dabadaban joko du.

Diska Egiako Tolare estudioan grabatua izan da 2025eko udazkenean. Bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Nahasketa eta masterra berriz, Beñat Antsustegik burutu ditu. Zuzenezko emanaldietan Euskal Herriko musika panoraman eskarmentu handia duten beste hiru artisten ekarpena nabarmentzen da. Izan ere, Adrian Perez (Mogollon/Mal de Ojo), Unai Pelayo (Pelax) eta Ager Insunzaren (Audience) musikarien laguntzarekin, kitarra, baxua, bibolina, pedal steel kitarra eta ahotsak uztartuz, kantuak beste maila batera eramaten dira. Izenburuak dioen bezala, etxekoek garrantzia handia izan dute diskoan, «etxean eta etxekoentzat sortua» izan baita.

Kokapena
DABADABA
Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa
https://dabadabass.com/
DABADABA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak