Etxekalte + Olatz Salvador + Neomak + Aimarz + Iseo & Dodosound + Ke Lepo & Felix Buff + Oibaf + Paul Larrozea
BERTAN BEHERA!
Etxekalte Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Jonan Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondok (ahotsa/gitarra) osatzen duten eta 2015. urtean Bermeon sortzen den taldea da. Ukitu amerikarreko rock doinuak jorratzen dituzte eta 2019. urtean ‘Gure Hizkeran’ (Autoekoiztua) izeneko beraien lehen lana kaleratu zuten. 2020. urtean aldiz, Billabonako Habi taldearekin batera ‘Arimak Denboran’ (Elkar, 2021) izena duen eta bi kantu barnebiltzen dituen lana kaleratu zuen bandak. Azkenik, 2022 honetan ‘Nor da Norbera?’ diskoa kaleratu berri dute elkar diskoetxearen babesean.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Gure Hizkeran’ [2019] 📀 ‘Arimak Denboran’ [2021] 📀 ‘Nor da Norbera?’ [2022]
1990an jaiotako Donostiako bakarlariak, txikitatik hasi zituen piano eta solfeoko ikasketak, baina 20 urtetan Skakeitan taldean eman zituen musika munduko lehen pauso esanguratsuenak, bertan teklatua joz eta koroak eginez. Lagunek animatuta, 2014 urtean eman zituen bakarlari gisa lehen kontzertuak, eta 2018 urtean grabatu zuen ‘Zintzilik’ iraupen luzeko lehen lana. 2021an ‘Aho uhal’ diskoak ikusi zuen argia , eta azkenik, 2024 honetan ‘Zainak eman’ argitaratu da, guztiak Airaka zigiluaren babesean. Egun errepidean da lan hori aurkezten banda formatuan.
DISKOGRAFIA
📀 Zintzilik (2018) 📀 Aho uhal (2021) 📀 Zainak eman (2024)
Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria. Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.
Iruñea zaharrean abiatu zuten musika bidean Iseo & Dodosound bikoak. Dodosound izenaren atzean Alberto Iriarte disko jartzailea eta produktorea ezkutatzen da, eta Iseoren atzean, Leire Villanueva. Nafar hiriburuko reggae eta dub musika eszenan eman zituzten lehen pausoak eta gerora Bartzelonan kokatu ziren bertatik bideratzeko musika bidea. 2014 urtean batu zituzten indarrak eta geroztik, disko andana kaleratu dute. Horietako azkena, 2023 honetan argia ikusi duen ‘En la tormenta’ lana da, non lehen aldiz gazteleraz idatzi dituzte disko berriaren kantu guztiak.