Etxekalte + Lamiak + Lehian Erromeria

24
Ira
22:30
IURRETA (BIZKAIA)
Herriko plaza
Doako emanaldia, jaiak

Iurretako herriko jaien barnean Etxekalte (argazkian), Lamiak eta Lehian Erromeria taldeek kontzertua eskainiko dute Herriko plazan.

Etxekalte

Etxekalte Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Jonan Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondok (ahotsa/gitarra) osatzen duten eta 2015. urtean Bermeon sortzen den taldea da. Ukitu amerikarreko rock doinuak jorratzen dituzte eta 2019. urtean Gure Hizkeran (Autoekoiztua) izeneko beraien lehen lana kaleratu zuten. 2020. urtean aldiz, Billabonako Habi taldearekin batera ‘Arimak Denboran’ (Elkar, 2021) izena duen eta bi kantu barnebiltzen dituen lana kaleratu zuen bandak.  Azkenik, 2022 honetan ‘ Nor da Norbera?’ diskoa kaleratu berri dute elkar diskoetxearen babesean.

Lamiak

2017 urtean Donostian sortutako hiruko taldea da Lamiak. Lau urteko musika bidean, estudioko bi disko grabatu dituzte, zuzeneko emanaldiak eskaintzearekin batera. Lehen diskoa ‘Itsuen Aroa’ izenpean ikusi zuen argia 2019 urtean, eta musikalki rock koordenadetan zetorren lana, stoner edo hard rock giroetara biratuz hainbat kantuetan. Estudioko bigarren emaitza, berriz, 2022 honetan ikusiko du argia. Lana pasaden urteko udan grabatu zen Zestoako Gaztain estudioetan Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De La Fuente (bateria) dira Lamiak.

Bilaketa metodo berriak