ETXEKALTE + DENA

20
Abu
23:00
BILBO (BIZKAIA)
KAFE ANTZOKIA
Doako emanaldia

Bilboko Kafe Antzokiak musika egitarau ederra prestatu du Aste Nagusirako. Abuztuaren 20 gauean Dena eta Etxekalte (argazkian) ariko dira zuzenean.

Etxekalte

Etxekalte Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Jonan Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondok (ahotsa/gitarra) osatzen duten eta 2015. urtean Bermeon sortzen den taldea da. Ukitu amerikarreko rock doinuak jorratzen dituzte eta 2019. urtean Gure Hizkeran (Autoekoiztua) izeneko beraien lehen lana kaleratu zuten. 2020. urtean aldiz, Billabonako Habi taldearekin batera ‘Arimak Denboran’ (Elkar, 2021) izena duen eta bi kantu barnebiltzen dituen lana kaleratu zuen bandak.  Azkenik, 2022 honetan ‘ Nor da Norbera?’ diskoa kaleratu berri dute elkar diskoetxearen babesean.

DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan buru-belarri dabil hiruko taldea.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago