ETS + Lamiak + Mugan

10
Api
16:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Zuloaga plaza
Doako emanaldiak

Igandean bukatuko da Korrikaren 22. edizioa Donostian eta NAIZek gune berezia izango du Zuloaga plazan, antolatzaileekin elkarlanean, ekimenari amaiera jai berezia emanez. Musikak espazio garrantzitsua izango du, ETS, Lamiak (Argazkian) eta Mugan taldeekin. NAIZ Irratia ere zuzenean ariko da, egun osoan zehar.

En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento (E.T.S.) Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Taldeko partaideak Iñigo Etxezarreta (Gitarra eta ahotsa), Ruben Campiun (Baxua), Floren Diaz (Bateria), Jabier Lucas (Tromboia) eta Ruben Terreros (Tronpeta) dira eta ska-rock musika jorratzen dute, punk-rock doinuak ere sartzen dituztelarik. 2019. urtean Aukera Berriak (Baga-Biga) izeneko beraien seigarren lana aurkeztu dute eta taldea estilo berriak probatzera ausartzen da lan honetan.

Lamiak

2017 urtean Donostian sortutako hiruko taldea da Lamiak. Lau urteko musika bidean, estudioko bi disko grabatu dituzte, zuzeneko emanaldiak eskaintzearekin batera. Lehen diskoa ‘Itsuen Aroa’ izenpean ikusi zuen argia 2019 urtean, eta musikalki rock koordenadetan zetorren lana, stoner edo hard rock giroetara biratuz hainbat kantuetan. Estudioko bigarren emaitza, berriz, 2022 honetan ikusiko du argia. Lana pasaden urteko udan grabatu zen Zestoako Gaztain estudioetan Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De La Fuente (bateria) dira Lamiak.