ETS

25
Ira
21:30
URRETXU-ZUMARRAGA (GIPUZKOA)
Ederrena Pilotalekua
Doako emanaldia, gonbidapena behar da

En Tol Sarmiento taldeak ‘Aukera Berriak’ diskoa aurkezteko bira itxiko du asteburu honetan. Hiru kontzertu hauekin taldeak itxita emango du diskoa aurkezteko emanaldi xorta.  Bakio, Urretxun (bi emanaldi eskainiz) eta Lakuntzan ariko dira zuzenean.

Urretxuko emanaldirako gonbidapenak Aizpurunea Kultur Etxean eskuratu ahalko dira irailaren 21, 22, eta 23an.

En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento (E.T.S.) Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Taldeko partaideak Iñigo Etxezarreta (Gitarra eta ahotsa), Ruben Campiun (Baxua), Floren Diaz (Bateria), Jabier Lucas (Tromboia) eta Ruben Terreros (Tronpeta) dira eta ska-rock musika jorratzen dute, punk-rock doinuak ere sartzen dituztelarik. 2019. urtean Aukera Berriak (Baga-Biga) izeneko beraien seigarren lana aurkeztu dute eta taldea estilo berriak probatzera ausartzen da lan honetan.