ETS

16
Api
18:30
AZPEITIA (GIPUZKOA)
Sanagustin kulturgunea
Sarrera 20 euro

En Tol Sarmiento taldeak bigarren kontzertu bat eskainiko du Sanagustin kulturgunean.

ETS taldearen “Guretzat” diskoak musika proposamen berriak eskainiko dizkigu, orain arte taldeak ez dituenak landu. Euskaraz gehien entzuten den taldeetakoa da ETS, eta honek zuzendaritza artistiko berri bati ekingo dio, erosotasun gunetik atera eta unibertso musikal eta bisual berri bat gureganatzeko. Abesti emozionalak eta samurrak izango dira, baina tartea ere egongo da dantzarako. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz. Ziklo berri batean sartu da. ETS taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu berri duela esango dugu, “Guretzat”.

En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento (E.T.S.) Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. Taldeko partaideak Iñigo Etxezarreta (Gitarra eta ahotsa), Ruben Campiun (Baxua), Floren Diaz (Bateria), Jabier Lucas (Tromboia) eta Ruben Terreros (Tronpeta) dira eta ska-rock musika jorratzen dute, punk-rock doinuak ere sartzen dituztelarik. 2019. urtean ‘Aukera Berriak’ izeneko beraien seigarren lana kaleratu zuten, eta oinarrietatik abiatuta estilo berriak probatzera ausartu zen taldea. 2022ko neguan ‘Guretzat’ diskoa argitaratzen dute Baga Biga diskoetxearen babesean, oraingoz taldearen estudioko azken emaitza.

Kokapena
Sanagustin Kulturgunea
Sanagustin kulturgunea
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia
https://www.kulturaz.eus/
Sanagustin Kulturgunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak