Esur Beltxa + Pottors ta Klito
Maiatzaren 27an Esur Beltxa eta Pottors ta Klito (argazkian) zuzenean ariko dira Azkoitiko Matadeixen.
Esur Beltxa
Rober da Esur beltxa.Hainbat urteetan karkabako eztarria eta geroago Gaitzen baxua eta han ere orru bizian jarduna.
Orain Esur beltxarekin bakarrik aurkezten zaigu, kitarra eta ahotsarekin. Giro gozatuago batean baina jarrera berdinarekin Blues punkia eginez.
Lehengo urtean atera zuen maketa eder bat, non asko daukala esateko erakutsi zigun.
Pottors ta Klito
Pottors ta Klito Zarauzko (Gipuzkoa) euskarazko punk musika feministako talde bat da, 2009an sortua. Punkaz gainera, bestelako musika estiloak ere erabiltzen dituzte, … garunak astintzeko… Izan ere, «pottormusika» egiten dute, «barrutik, pottorretik ateratzen zaien musika», beren hitzetan. Abestien letrak feministak dira, gai hauek hartuta: generoa, hilerokoa, autodefentsa feminista.
Klara Donea Kalea, 40
20720 Azkoitia