Estitxu Pinatxo

16
Abn
22:00
OREXA (GIPUZKOA)
Orexako Ostatua
Doako emanaldia

Abenduaren 16 gauean Estitxu Pinatxo zuzenean ariko da orexako ostatuan.

Estitxu

1987 urtean jaio zen Bera herrian Estitxu Pinatxo abeslari eta konpositore nafarra. Nerabe zela murgildu zen musika munduan, kantu txapelketetan lehenik eta erromeri giroetan ondoren, eta hortaz, ugariak izan dira urte hauetan guztietan zapaldu dituen agertokiak. Duela bost urte Estitxu izenpean lehen pausoak ematen hasi zen, eta bide horretan kaleratu zuen debuteko diskoa 2019ko azaroan. ‘Haize gorri batek’ izena zuen lan horrek, eta berak sorturiko abestiez osatu zuen diskoa. 2021eko azaroan bigarren lana kaleratzen du musikari nafarrak: ‘Isilik daude harriak’. Zentsuraren gaia oinarri hartuta, XX. mendean, arrazoi sozialak, politikoak, erlijiosoak edo moralak medio, debekatuak edo ixilaraziak izan ziren hamar kantu bildu ditu musikalki koordenada anitzeko kantuetan. Bide horretan jazzak, soulak, eta pop melodiek bat egiten dute Estitxuren bigarren disko honetan. Hitzetan Harkaitz Cano idazlearen laguntza izan du, euskarara ekarriz jatorrizko testuak. Diskoa bere herrian bertan grabatzen du, Atala estudioetan, eta Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean.

Kokapena
Orexako ostatua
Orexako ostatua
Errebote Plaza
Orexa
https://www.instagram.com/orexakoostatua/
Orexako ostatua(a)n kontzertu gehiago