Esti eta Mikel Markez
Martxoaren 25 arratsean Esti eta Mikel Markez zuzenean ariko dira Debako Kultur Elkartean. Sarrerak otsailaren 24an jarriko dira salgai, arratsaldeko 18:30etik aurrera Debako Kultur Elkartean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu. On line ere eskuratu daitezke goiko loturan link eginda.
Esti Markez abeslariak (Aia, Gipuzkoa, 1999), konfinamendu garaian sorturiko ‘Azalberritzen’ izeneko bere lehenengo lana kaleratu du, Mikel Markez aitarekin batera, bakoitzak bost kanta egin dituelarik.. Arkaitz Miner eta Julen Alonsoren laguntza izan dute diskoa grabatzerakoan, eta zuzenekoetan bakarka zein taldean aritzen dira. Estik adierazten duenez aitaren sinadura daramaten piezak “lasaiagoak” dira eta, aldiz, “alaiagoak eta biziagoak” dira berak konposatu dituenak.