Esti eta Mikel Markez

25
Ots
20:30
LEKEITIO (BIZKAIA)
Ikusgarri aretoa
Sarrera 10 euro

Otsailaren 25 arratsean Esti eta Mikel Markez zuzenean ariko dira Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Emanaldia akustikoa izango da eta biko formatuan ariko dira.

Esti eta Mikel Markez

Esti Markez abeslariak (Aia, Gipuzkoa, 1999), konfinamendu garaian sorturiko ‘Azalberritzen’ izeneko bere lehenengo lana kaleratu du, Mikel Markez aitarekin batera, bakoitzak bost kanta egin dituelarik.. Arkaitz Miner eta Julen Alonsoren laguntza izan dute diskoa grabatzerakoan, eta zuzenekoetan bakarka zein taldean aritzen dira. Estik adierazten duenez  aitaren sinadura daramaten piezak “lasaiagoak” dira eta, aldiz, “alaiagoak eta biziagoak” dira berak konposatu dituenak.