Esne Beltza + Bulego + DJ Bull

06
Abu
22:00
KANBO (LAPURDI)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Esne Beltza

Esne beltza taldea 2007. urtean sortu zuten Fermin Muguruza kantariarekin aritutako zenbait musikarik, tartean Xabier Solano trikitilariak (Etzakit, The Solanos, 4 Itzal). Fermin Muguruza, Negu Gorriak edota Mano Negrak jorratutako ildo beretik, reggae, rock, hip  hop, cumbia eta ska doinuak nahastu izan dituzte beraien lanetan. ‘Made In Euskal Herria’  (Gaztelupeko Hotsak) lehen diskoa 2008an argitaratu zuten eta, bost diskoren eta  ehundaka kontzerturen ostean, ’Ni’ (5Gora) da taldearen azken lana.

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.