Esne Beltza & Amak

19
Ots
19:00
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Bastero kulturgunea
SARRERAK AGORTUTA

Esne Beltza & Amak taldeak indarra batu dituzte ikuskizun bateratu bat egiteko. Otsailaren 19an Andoaingo Bastero kulturgunean ariko dira zuzenean.

Esne Beltza

Esne beltza taldea 2007. urtean sortu zuten Fermin Muguruza kantariarekin aritutako zenbait musikarik, tartean Xabier Solano trikitilariak (Etzakit, The Solanos, 4 Itzal). Fermin Muguruza, Negu Gorriak edota Mano Negrak jorratutako ildo beretik, reggae, rock, hip  hop, cumbia eta ska doinuak nahastu izan dituzte beraien lanetan. ‘Made In Euskal Herria’  (Gaztelupeko Hotsak) lehen diskoa 2008an argitaratu zuten eta, bost diskoren eta  ehundaka kontzerturen ostean, ’Ni’ (5Gora) da taldearen azken lana.

AMAK

Trikitixa eta panderoak astinduz eskarmentu handiko lau musikari batu dira Amak taldean: Alaitz telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Lau izenen lehen letrekin osatu dute taldearen izena, eta horretaz gain, laurak ama dira. 90.hamarkadako trikitixaren loraldian haien tokia egitea lortu zuten eta ordurarte oso gizonezkoena zen triki mundua konkistatu zuten haien proiektu ezberdinekin.

Hainbat urte oholtzatik urrun egon ostean, kasualitateak batu du taldea. 2018an izan zen, eta Oñatiko trikitixa jaialdirako batu ziren. Elkarrekin gustura sentitu eta ordutik elkarrekin jarraitzea erabaki zuten.

Orain beraien lehen diskoarekin datoz, taldearen izen berekoa, ‘Amak’. Beraiek sortutako zortzi abesti biltzen dira bertan, hitz eta doinu indartsuak ahots goxoez lagunduak.

Kokapena
Bastero
Bastero kulturgunea
Ondarreta Kalea, 1B
20140 Andoain
https://www.bastero.eus/eu/
Bastero(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak