Esne Beltza + Akerbeltz
25
Eka
23:30
MUSKIZ (BIZKAIA)
San juan Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Esne Beltza
Esne beltza taldea 2007. urtean sortu zuten Fermin Muguruza kantariarekin aritutako zenbait musikarik, tartean Xabier Solano trikitilariak (Etzakit, The Solanos, 4 Itzal). Fermin Muguruza, Negu Gorriak edota Mano Negrak jorratutako ildo beretik, reggae, rock, hip hop, cumbia eta ska doinuak nahastu izan dituzte beraien lanetan. ‘Made In Euskal Herria’ (Gaztelupeko Hotsak) lehen diskoa 2008an argitaratu zuten eta, bost diskoren eta ehundaka kontzerturen ostean, ’Ni’ (5Gora) da taldearen azken lana.