Esne Beltza

18
Mar
22:00
ALEGIA (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 10 euro

Esne Beltza taldea Alegiko gaztetxean ariko da zuzenean martxoaren 18an. Sarrerak Ixkiña eta Hilario Berri tabernan izango dira salgai.

Esne Beltza

Esne beltza taldea 2007. urtean sortu zuten Fermin Muguruza kantariarekin aritutako zenbait musikarik, tartean Xabier Solano trikitilariak (Etzakit, The Solanos, 4 Itzal). Fermin Muguruza, Negu Gorriak edota Mano Negrak jorratutako ildo beretik, reggae, rock, hip  hop, cumbia eta ska doinuak nahastu izan dituzte beraien lanetan. ‘Made In Euskal Herria’  (Gaztelupeko Hotsak) lehen diskoa 2008an argitaratu zuten eta, bost diskoren eta  ehundaka kontzerturen ostean, ’Ni’ (5Gora) da taldearen azken lana.

Kokapena
Alegiko gaztetxea
Alegiko gaztetxea
Bideberrieta kalea 4
20260 Alegia
https://www.facebook.com/AlegikoGaztetxea87/
Bilaketa metodo berriak