ESANEZIN
Ia urtebete ondoren, akustiko-elkarrizketatuak itzuliko dira Marruma Kulturaletara. Donostiako Gros azoan kokatzen da Marruma elkartea, eta bertan kultur ekimenak antolatzen dira Marruma Kulturalak aterkipean. Ekintza horietako bat da Marruma Akustikoak ekimena, eta saio bakoitzean musikari bat gonbidatzen dute, musika jo eta berarekin solasteko.
Lehen gonbidatu bezela, musikari “hasiberri” bati eman diote tartea, eta duela gutxi diska atera zuen Ianire bakarlaria izango dute Marruman.
Proiektuak Esanezin du izena, eta malenkonia eta barru-indarraren arteko bidaia dirudi bere ‘Aireratzen’ diskoa.
Esanezin Altzaga herritik (Gipuzkoa) datorren Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. 2021. Urtean Aireratzen (Autoekoiztua) izeneko lehen diska kaleratzen du. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, eta hasiera Zestoako Gaztain estudioan eman bazion ere, Bartzelonako Turonet estudioan grabatu du gainerakoa. Proiektu honetan bidelagun izan ditu Oriol Flores (bateriak, perkusioak), Guillem Callejon (baxua, itarra elektrikoa) eta Claudi Arimany (sintetizadorea, perkusioak). Pop doinuak jorratzen ditu. 2021ean bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu du proiektuak, Arri Iraeta, Yeray Gascon eta Iñigo Asensio bidelagun.
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: http://www.Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: http://www.Labur.eus/MKpodLabur.eus/MKtube
Instagram: http://www.Labur.eus/MKpodLabur.eus/MKinsta
Facebook: http://www.Labur.eus/MKpodLabur.eus/MKface
Telegram: http://www.Labur.eus/MKpodLabur.eus/MKtele
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com
Gros auzoa
Kale Berria,
Donostia