Esanezin

30
Ira
22:00
OREXA (GIPUZKOA)
Orexako Ostatu
Doako emanaldia

Irailaren 30 gauean Esanezin zuzenean ariko da Orexako ostatuan. Ianire Aranzabe musikariak gidatzen duen egitasmoa banda formatuan ariko da emanaldi honetan.

Esanezin

Esanezin Altzaga herritik (Gipuzkoa) datorren Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. 2021. Urtean Aireratzen  (Autoekoiztua) izeneko lehen diska kaleratzen du. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, eta hasiera Zestoako Gaztain estudioan eman bazion ere, Bartzelonako Turonet estudioan grabatu du gainerakoa. Proiektu honetan bidelagun izan ditu Oriol Flores (bateriak, perkusioak), Guillem Callejon (baxua, itarra elektrikoa) eta Claudi Arimany (sintetizadorea, perkusioak). Pop doinuak jorratzen ditu. 2021ean bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu du proiektuak, Arri Iraeta, Yeray Gascon eta Iñigo Asensio bidelagun.

Kokapena
Orexako ostatua
Orexako ostatua
Errebote Plaza
Orexa
https://www.instagram.com/orexakoostatua/
Orexako ostatua(a)n kontzertu gehiago