Esanezin

26
Eka
19:00
ALTZAGA (GIPUZKOA)
Altzagarate (Plazan)

Ekainaren 26an, Esanezin zuzenean ariko da Altzagarateko plazan. Emanaldi berezia izango da honakoa, zeren kontzertua bere sorlekuan eskainiko du Ianire Aranzabe musikariak. Emanaldi berezi honetan banda izango du lagun agertoki gainean.

Esanezin

Esanezin Altzagatik (Gipuzkoa) datorren Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. 2021. Urtean AireratzenĀ  (Autoekoiztua) izeneko lehen diska kaleratzen du. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, eta hasiera Zestoako Gaztain estudioan eman bazion ere, Bartzelonako Turonet estudioan grabatu du gainerakoa. Proiektu honetan bidelagun izan ditu Oriol Flores (bateriak, perkusioak), Guillem Callejon (baxua, itarra elektrikoa) eta Claudi Arimany (sintetizadorea, perkusioak). Pop doinuak jorratzen ditu.