Esanezin

26
Ira
12:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Añorgako Jolas Etxeako terrazan
Doako emanaldia

Irailaren 26an Esanezin musikaria bakarlari formatuan ariko da Añorgako plaza alaitzen, igande eguerdiz. 12.30etatik aurrera Añorgako Jolas Etxeako terrazan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da.

Esanezin

Esanezin Altzagatik (Gipuzkoa) datorren Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. 2021. Urtean Aireratzen  (Autoekoiztua) izeneko lehen diska kaleratzen du. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, eta hasiera Zestoako Gaztain estudioan eman bazion ere, Bartzelonako Turonet estudioan grabatu du gainerakoa. Proiektu honetan bidelagun izan ditu Oriol Flores (bateriak, perkusioak), Guillem Callejon (baxua, itarra elektrikoa) eta Claudi Arimany (sintetizadorea, perkusioak). Pop doinuak jorratzen ditu.

Kokapena
Añorgako Jolas Etxea
Añorga Kultur eta Kirol Elkartea
Añorga Hiribidea, 44
20018 Donostia
Gipuzkoa

https://anorgakke.eus/