ADARRETATIK:
Erromintxelak

30
Ira
19:30
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Musika Plaza
Doako emanaldia

Irailaren 29an eta 30ean, eta urriaren batean Adarretatik festibala ospatuko da Zarautzen.. Hiru egunetan zehar zuzeneko musika izango da nagusi. Irailaren 30an Erromintxelak taldea ariko da zuzenean Musika plazan.

Erromintxelak

2021ean Arrasaten sortutako gipsy swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.

Jon Garcia (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Iñigo Zubizarreta (Manouche gitarra), Mikel Maniega (tronpeta), Aitor Moreno (kontrabaxua) eta Jokin Vitoria (bateria eta washboard) dira taldekideak. Instrumentu akustikoekin blues-a inprobisatuz ikusleak dantzan jartzen dituzte; swing eta gipsy musikaren ezaugarri solasgarri eta dantzagarrienetan oinarrituz, abesti sorta paregabea eskaintzen dute. Beraien erritmo frenetikoek XX. mendeko Parisko burdel eta kasinoetara garraiatzen dute entzulea.

ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA – ZARAUTZ – KONTZERTUAK

IRAILAK 29 OSTIRALA
19:30 La Jodedera & Rafa Villafaña (Musika Plaza)
22.00 Nakar (Munoa Plaza)
23:15 La Perra Blanco (Munoa Plaza)

IRAILAK 30 IGANDEA
19:30 Erromintxelak (Musika Plaza)
21:00 Argizulo eta Beñaranks & Eira (Munoa Plaza)
23:15 Akatz (Munoa Plaza)

URRIAK 01 IGANDEA
13:00 Donosti Lindy Hop & DJ MR. Patxi ‘Crazy Legs’ (Musika Plaza)
18:00 Antonio Lizana Trio (Munoa Plaza)

Kokapena
Musika Plaza - Zarautz
Musika Plaza - Zarautz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak