Eñaut Elorrieta + Idoia
Irailaren 10an Eñaut Elorrieta (argazkian) eta Idoia Asurmendi zuzenean ariko dira Lekeitioko Abaroan. Emanadia arratseko 19:00etan hasiko da. Sarrerak Lekeitioko Kultur Etxean izango dira eskuragai.
Ahots berria da Idoiarena. Duela 20 urte Aramaion jaiotakoa, Musika pedagogia ikasten ari da Musikene Goi mailako musika ikastegian. Donostian bizi da, eta musika munduan lehen urratsak eman, lehen lana argitaratu eta bazterrik bazter ari da kontzertuak eskaintzen. Aurten ‘Ilun eta abar’ lana plazaratu du Idoia Asurmendik, eta zenbait kanta maiz entzun dira irratietan, eta sarean. ‘Ilun eta abar’ lana egiteko Kutxa Kultur beka eskuratu zuen Idoiak, eta lana prestatzeko laguntza izan zuen horrela. Aurretik, Berri Txarrak taldearen ‘Katedrala bat’ kanta ezagunaren cover bat izan zen sarean bolo bolo zabaldu zena, eta ospe dexente lortu zuen Aramaioko musikariak.
Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikariak Lugarri taldeko abeslaria gisa eman zituen lehen pasuoak, gerora ibilbide oparoko Ken Zazpi taldea sortuz. Ken Zazpirekin zortzi disko kaleratu baditu ere, nabarmentzekoa da azken urteetan martxan duen bere bakarkako bidea. 2013an abiatu zuen bide hau, eta musikalki pop giroetara bideratuz bere musika, baino ez dio muzin egin bestelako musika ildoei. Idazle ugariren olerkiak musikatu ditu bere diskoetan, tartean Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi edo Uxue Alberdi kasu. Bere estudioko azken lan luzea 2019 urteko ‘Irteera argaiak’ izeneko diskoa da. 2020 urtean, berriz, ‘Harbide zilar bat’ lana kaleratu du Sapere Aude Sinfonietta orkestrarekin elkarlanean.
Sarrerak
Kultur Etxean: Irailaren 9an 15:00etatik 21:00etara bitartean.
Abaroan: Irailak 10an, 18:00 – 20:00etara bitartean.
Paskual Abaroa Etorbidea
Lekeitio