Eñaut Elorrieta

29
Abn
20:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Leidor antokia
Sarrera: 10,90 Euro

Urte bukaera beroa izango du Eñaut Elorrieta musikariak.  Ugariak izan dira azaroa eta abenduan eskaini dituen emanaldiak, eta urtea ongi amaitzeko Eskoriatza,  Senpere, eta Tolosa herriak bisitatuko ditu.  Emanaldian ‘Irteera argiak’ izeneko diskoa izango da nagusi, eta bere musika bideko zenbait abestei entzun ahalko dira ere.

Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikariak Lugarri taldeko abeslaria gisa eman zituen lehen pasuoak, gerora ibilbide oparoko Ken Zazpi taldea sortuz. Ken Zazpirekin zortzi disko kaleratu baditu ere, nabarmentzekoa da azken urteetan martxan duen bere bakarkako bidea. 2013an abiatu zuen bide hau, eta musikalki pop giroetara bideratuz bere musika, baino ez dio muzin egin bestelako musika ildoei. Idazle ugariren olerkiak musikatu ditu bere diskoetan, tartean Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi edo Uxue Alberdi kasu. Bere estudioko azken lan luzea 2019 urteko ‘Irteera argaiak’ izeneko diskoa da. 2020 urtean, berriz, ‘Harbide zilar bat’ lana kaleratu du Sapere Aude Sinfonietta orkestrarekin elkarlanean.

Kokapena
Leidor Aretoa
Leidor Aretoa
San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 6
20400 Tolosa
https://www.facebook.com/Leidor.Tolosa
Bilaketa metodo berriak