Master Class-a Joseba Irazoki-ren eskutik

09
Mar
19:30
ELGOIBAR (GIPUZKOA)
Musika Eskolako Auditorioa
Dohainik, aretoa bete arte (124 lagun)

EME (Elgoibarko Musikarien Elkartea) herriko entsegu lokalen baitan sortutako elkartea da eta aurten lehenengoz, EME Ekintzak antolatu ditu. Martxoaren 9an Joseba Irazoki izango da Musika Eskolako Auditorioan, eta bertan Master Class bat eskainiko du.

Joseba Irazoki
https://josebairazoki.bandcamp.com/

Elgoibarko Musikariak
https://www.facebook.com/elgoibarkomusikariak/

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.