“ELPMAS” DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0 + FRUGAL

GAUR
24
Ira
19:00
BOKALE (LAPURDI)
APOLLO aretoa
Sarrera 12 euro

ELPMAS
‘Elpmas’ diskoa 1990eko hamarkadaren hastapenean argitaratu zen. Andi Tomek (Mouse On Mars) ekoiztu zuen lan hura. Zinezko obra kontzeptuala da. Izan ere, besteak beste marimben soinu bereziak, landa grabaketa anitz eta forma japoniarren maileguak erabili zituen Moondog-ek, naturari oda bat eskaintzeko eta jatorrizko herriei egin tratu txarren kontrako manifestu bat izenpetzeko. Hogeita bost urte geroago, gaurkotasun handiko mezua da, oraindik. Diskoaren izenburua alderantziz “sample” irakurtzen da; hau da, musika elektronikoan maiz erabiltzen diren soinu laginak. Izan ere, diskoa sortzeko, Moondog artistak marimba baten soinu eta nota posible guzien laginak erreproduzitu zituen, soinu naturalen grabazioak erabili zituen, eta soinu tratamenduak eta bestelako audio begiztak ere; hori dena, noski, ordenagailuaren laguntzarekin. Orduan, uste zuen ordenagailua baizik ez zela gai izanen bere soinu korapilatsu, konplexu eta bihurriak erreproduzitzeko; eta, horregatik, Elpmas estudioan baizik ez da existitu.

Baina, egun, Ensemble 0 taldeak agertokirako moldatu du maisulana. Hala, kontzertuan, egiazko marimba doinu bero eta organikoak, landa grabaketak hedatzeko Revox gailu baten banda analogikoa, zuzeneko ahotsak eta diskokoak eta 1991n grabaturiko jatorrizko zenbait instrumentu (ganba-biola, kontrabaxua) entzun daitezke. Xedea da Johann Sebastian Bachen, amerindiarren Pow-Wow elkarretaratzeen eta musika elektronikoaren ereduari jarraikitzen dion musika berpiztea.

ENSEMBLE 0
Sylvain Chauveauk eta Stéphane Garinek gidatzen dute beharren arabera kidez kanbia daitekeen Ensemble 0 proiektua. 2004az geroztik musika garaikideak lantzen ditu taldeak: amerikarren musika minimalista interpretatzea da bere alderdirik ezagunena, baina bere sorkuntzak interpretatzen ditu ere, bi hirukoteren bidez. Hala, musika elektronikoaren edo pop independentearen eszenen parte da taldea. Kolaborazio lan anitz egin ditu dagoeneko, eta aniztasun honi esker soinuarekiko eta eszenarekiko maitasuna asmamen handiz adierazten du. Disko ugarien artean, New Yorkeko karriketako Moondog konpositorearen Elpmas izeneko maisulanaren bertsio bat argitaratu berri du taldeak.

Info zabalagoa
https://www.facebook.com/events/salle-apollo-boucau/elpmas-de-moondog-par-ensemble-o-salle-apollo-boucau/829065361335848/