El Drogas + ṘO + Debajo del Paraguas

30
Urr
19:00
BARAKALDO (BIZKAIA)
BEC
Sarrera 4 euro
Poema liburua eta kanta berriak kaleratu berritan, El Drogas biran da une honetan. Larunbatean Barakaldoko BEC-en arituko da bere bandarekin, eta Txantreako musikariak bizi duen une oparoa erakutsiko du zaletuen aurrean. ‘Hiriko soinuak’ ekimenaren baitan antolatu da honako emanaldia, eta Debajo del Paraguas (Barakaldoko artistarik onenaren saria) eta ṘO (Musika lehiaketako talde irabazlea) ariko dira jaialdia zabaltzen.

Ia 40 urte dira Barricada taldeak ‘Noche de rock&roll’ plazaratu zuenetik. Txantrea, eta Iruñea rock musikaren mapan kokatu zuten Drogas eta bere lagunek. Barricada taldeak muga guztiak hautsi zituen, eta 40 urte beranduago bere sortzaile eta arima izandako Enrique Villarreal ‘Drogas’ taula gainean dabil oraindik. 62 urte, eta musikarako gogotsu, ezbairik gabe.

‘189 escritos con una mano enferma’ poemategia plazaratu du liburuan eta CD euskarrian, eta horrez gain, ‘El largo sueño de una polilla’ koloretako biniloa ere plazaratu du. Liburuan, Drogasek aspalditik hona idatzitako testuak batu ditu. Diskoak berriz musikari nafarraren ibilbidean urrats berri bat suposatzen du, une oro emozionatzeko eta gozarazteko formula berrien xerka dabilen artista baten lana. Ohikoa baino biluziagoa den formatuan grabatu ditu kanta guzti hauek, baina entzuleak nabarituko dituen ikutu eta detaile ugarirekin. Artisauagoa da lana, eta artista ugari batu ditu ‘El Drogas Akustik Fraktion’ izeneko talde berrian. Guztira zazpi musikari taula gainean, Barakaldon ikusi eta gozatu ahal izango direnak.

Sasoi betean dago El Drogas, eta aukera paregabea zuzenean dastatzeko. Kontzertu txikietara ohitu gara, eta apurka apurka areto handiagoak betetzen hasteko sasoia ere bada. Hiriko Soinuak jaialdi sorta xede horrekin antolatu dute, eta maila handiko kontzertuak egiten ari dira pabeloi eta kiroldegi ezberdinetan.

Ordutegiak
19:30 Debajo del Paraguas
20:15 ṘO
21:30 El Drogas