EL DROGAS. AKUSTIK FRAKTION
Urriaren 5, 6 eta 7an El Drogas zuzenean ariko da Iruñeako Gayarre antzokian. ‘El Drogas. Akustik Fraktion’ izenean taularatuko da, bere ohiko rock bandako musikariez gain,
El Drogas
Enrique Villarreal ‘El Drogas’-ek bere unibertso literario musikala handitu du, proposamen bikoitz bat argitara emanda. Alde batetik, ‘189 escritos con una mano enferma’, bolumen zaindua, ‘El largo sueño de una polilla’ barne hartzen duena, diskoa CD bertsioan. Eta bestetik, diskoaren edizioa biniloan, material grafiko zabalduarekin eta bildumazaleentzat prestatuarekin. 8 abesti berrietan, musikari iruindarrak transmititu eta hunkitzeko modu berriak bilatzen ditu. Bira intimo, akustiko honi hasiera emango dio Gayarren, Villarrealek ohikoa duena baino formatu biluziago batean. Bira horren bidez, asmoa du publikoa abesti berrietan sartzea, eta bai betikoetan ere, haietaz ongi jabetzea eta amaiera arte lagun egitea.
Taldea
Enrique Villarreal ‘El Drogas’ (Ahotsa eta gitarra)
Txus Maraví (Gitarrak, slide guitar eta ahotsak)
Eugenio Aristu ‘Flako’ (Baxua eta ahotsak)
Germán San Martín (Pianoa eta teklatuak)
Selva Barón (Ahotsak eta perkusioa)
Patricia Greham (Ahotsak eta perkusioa)
Nahia Ojeta (Perkusioa, gitarra eta ahotsak)
Egunak eta ordutegiak
Asteartea 5 – 20:00
Asteazkena 6 – 20:00
Osteguna 7 – 20:00
Carlos III el Noble Etorbidea
Iruñea