Ekiza

27
Mar
18:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Marruma
Doako emanaldia
EKIZA

Jurgi Ekiza, 1980an jaiotako Baionako musikaria da. 2006an Willis Drummond musika taldea sortu zuen eta bertako gitarra-jolea eta abeslaria da. Bakarlari gisa 2015ean lehenengo diskoa kaleratu zuen, ‘bH036-LP’, bertan, bera izan zen instrumentu guztiak jo zituena eta giro intimoko kantu ederrak sortu zituen. 2017an, Amanita estudioan zuzenean jotako saioa kaleratu zuen ‘Ekiza 2016/IX/04 Amanita Studio’ izenarekin. Ordutik beste zenbait proiekturekin partekatzen du bere bakarkako ibilbidea, Behi Bideko Andere Xuriak edo EraBatera taldeekin kasu.

Kokapena
Marruma
Marruma Elkartea
Gros auzoa
Kale Berria,
Donostia
https://labur.eus/MKpod
Bilaketa metodo berriak