Ekhi Lambert

23
Ira
20:30
BAIONA (LAPURDI)
Luna Negra Kafe Antzokia
Sarrera 13 euro

Irailaren 23an Ekhi Lambert musikaria zuzenean ariko da Baiona hiriko Luna Negra Kafe Antzokian. Emanaldia hiruko formatuan eskainiko du musikariak, eta bertan, ‘Haustura’ diskoa aurkeztuko du zuzenean, Donostiako Elkar Estudioan grabaturiko bere azken lana.

EKHI LAMBERT

Ekhi Lambert (Irulegi, 1990), Nafarroa Behereko abeslaria da. Donibane Garaziko Seitan folk taldean hasi zen 2014 urtean eta geroztik ez da gelditu.  2019ko urri bukaeran, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu zuen, hirukote moduan ‘Haustura’ lehen diskoa grabatu zuen Donostiako Elkar Estudioan. Eszena gainean sorkuntza eta kantu herrikoiak uztartuz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen ditu garaztarrak.

Kokapena
Luna Negra Kafe Antzokia
Luna Negra Kafe Antzokia
7 rue des Augustins
64100 Baiona
http://www.lunanegra.fr/index.php
Luna Negra Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago