EKHI LAMBERT

11
Ira
20:30
LAUDIO (ARABA)
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 6 € // Ez Bazkideak: 8 €

Hasi dira kultur ekitaldiak Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Irailaren 11 arratsean Ekhi Lambert zuzenean ikusteko aukera izango da arratseko 20:30etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefon zenbakira).

EKHI LAMBERT

Ekhi Lambert (Irulegi, 1990), Nafarroa Behereko abeslaria da. Donibane Garaziko Seitan folk taldean hasi zen 2014 urtean eta geroztik ez da gelditu.  2019ko urri bukaeran, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu zuen, hirukote moduan ‘Haustura’ lehen diskoa grabatu zuen Donostiako Elkar Estudioan. Eszena gainean sorkuntza eta kantu herrikoiak uztartuz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen ditu garaztarrak.

Kokapena
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
Errotari kalea
Laudio,
https://www.faktoria.eus/events
Aiaraldea Ekintzen Faktoria(a)n kontzertu gehiago