EHZ: Ibil Bedi + Frikun + Sofa + Kinbombo Brass Band + -Gailu + Joseba Tapia + Ah! Kwantou + Xutik + Joseba Irazoki eta Lagunak + Niko Etxart eta Hapa Hapa + Fusible

03
Uzt
12:30
IRISARRI (NAFARROA-BEHEREA)
EHZ Festibala

- 3 egunetarako bonoa 51,50 euro
- Ostirala 21,50 euro
- Larunbata 21,50 euro
- Igandea 16,50 euro

Aurtengo EHZ Festibala uztailaren lehen egunetik 3garren egunera ospatuko da Irisarri herrian, Nafarroa Behean. Hiru egunetan zehar 30 musika talde baino gehiago igoko dira antolakuntzak prestatu dituen agertoki ezberdinetara. Zuzeneko emanaldiez gain, ugariak izango dira hiru egunetan zehar egingo diren ekintza eta ekimenak. Musikalki egitarau anitza proposatu du EHZtak, non rapa, rocka, elektroa, metala, edota reggae musika entzun ahalko diren. Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak. Aurtengoan Euskal Herriko musika taldeen protagonismo berezia izango dute.

EHZ Festibala ez litzateke deus izanen Euskal Herriko musika talde bikain guzti horiek gabe. Talde ezezagunagoak edo ttikiagoak izanda ere, denak kalitatean handi direla erakutsi dute urtez-urte. Festibalean beti ukan dute nazioartean ezagunago diren artisten ondoan, giro ezin hobean haien eskaintza plazaratzeko. Tiken Jah Fakoly, Sutagar, Public Enemy, Lluis Llach, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Bigflo & Oli, Fermin Muguruza, Crystal Fighters, Gojira, Keny Arkana, Manu Chao… eta beste anitz izan dira EHZko oholtzen gainetik igaro diren talde entzutetsuak.

Frikun

Frikun taldea 2016 urtean eman zituen lehen pausoak, beste musika abenturetan ibilitako musikariak batzean talde berri batean. Euskaldun laukotea badator konbo zabalago batekin, eta aldi honetan afrikako musika elektrikora itzultzen da, blues-basamortutik afro-rock-era. Beraien sorkuntzak, soinu miresgarrietatik eta ritmika kaskantetara orekatzen dira. 2017 atera zen taldearen ‘Mundu faltsu huntan’ lehen diskoa, non afrobeat eta funkiminimini giroak uztartzen diren.

- Gailu

Mikel, Okene eta Drake: -Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, -Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

Mikel, Okene eta Mariano: Zuzeneko -Gailu. Zuzeneko emanaldietarako Marianok Drake ordezkatuko du, ‘power trio’ eran Andoaingo Garate baserrian grabatutako diskoa zuzeneko bizian taularatuz.

IBIL BEDI

Nafarroako herri ezberdinetan jaiotako musikariek osatzen dute Ibil Bedi egitasmoa. Hitz batean definitzeko pop musika egiten dute, baino ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, tartean, rockari edo folkari. Ohiko bateria, baxu eta gitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia erabiltzen dituzte kantuak egiteko. Taldearen lehen lana 2019an ikusi zuen argia, eta 2021 honetan argitaratu dute ‘Beltxarga Beltza’ bigarren diskoa.

Sofa

Sofa taldeak hamar urte bete berri ditu musika errepidean, eta egun, talderen hirugarren lana den ‘Krispetak’ (Bonberenea Ekintzak) aurkezten ari da agertokietan. Kepa (baxua eta ahotsa), Jonbe (Gitarra eta ahotsa) eta Heloy (bateria) dira egun Sofa, eta musikalki Math rock eremuan kokatu izan da banda. ‘Krispetak’ diskoa 2021eko ekaina eta urria bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu zen Gaztain estudioetan. Diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgildua da talde gipuzkoarra.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

UZTAILAK 01 OSTIRALA
18:00 Lumi
20:00 Amorante
20:30 Delirium Tremens
22.00 Fizt & Furiuz
24:00 Sepultura
01.30 Eesah Yasuke
03:00 Atoem

UZTAILAK 02 LARUNBATA
15:30 Madelyn Ann
17:00 Pasadena
18.15 Kilimak
18:30 Vulk
20:30 Frigo
20:30 Ezpalak
21.45 Bulego
23:45 Odei
01:15 Merina Gris
03:00 Calling Marian

UZTAILAK 03IGANDEA
12.30 Ibil Bedi
14:30 Frikun
15:45 Sofa
15:45 Kinbombo Brass Band
16:30 -Gailu
18:30 Joseba Tapia
17:30 Ah! Kwantou
19:30 Xutik
20:30 Joseba Irazoki eta Lagunak
22:15 Niko Etxart eta Hapa Hapa
24:00 Fusible

Kokapena
EHZ Festibala
EHZ Festibala
Irisarri
https://www.ehz.eus/eu/