EHZ: Madelyn Ann + Pasadena + Kilimak + Vulk + Frigo + Ezpalak + Bulego + Odei + Merina Gris + Calling Marian

02
Uzt
15:30
IRISARRI (NAFARROA-BEHEREA)
EHZ

- 3 egunetarako bonoa 51,50 euro
- Ostirala 21,50 euro
- Larunbata 21,50 euro
- Igandea 16,50 euro

Aurtengo EHZ Festibala uztailaren lehen egunetik 3garren egunera ospatuko da Irisarri herrian, Nafarroa Behean. Hiru egunetan zehar 30 musika talde baino gehiago igoko dira antolakuntzak prestatu dituen agertoki ezberdinetara. Zuzeneko emanaldiez gain, ugariak izango dira hiru egunetan zehar egingo diren ekintza eta ekimenak. Musikalki egitarau anitza proposatu du EHZtak, non rapa, rocka, elektroa, metala, edota reggae musika entzun ahalko diren. Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak. Aurtengoan Euskal Herriko musika taldeen protagonismo berezia izango dute.

EHZ Festibala ez litzateke deus izanen Euskal Herriko musika talde bikain guzti horiek gabe. Talde ezezagunagoak edo ttikiagoak izanda ere, denak kalitatean handi direla erakutsi dute urtez-urte. Festibalean beti ukan dute nazioartean ezagunago diren artisten ondoan, giro ezin hobean haien eskaintza plazaratzeko. Tiken Jah Fakoly, Sutagar, Public Enemy, Lluis Llach, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Bigflo & Oli, Fermin Muguruza, Crystal Fighters, Gojira, Keny Arkana, Manu Chao… eta beste anitz izan dira EHZko oholtzen gainetik igaro diren talde entzutetsuak.

Pasadena

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sorturiko musika egitasmo berria da Pasadena. Izaki Gardenak edota Libe taldeetan jarduten dira bi musikariak, eta Pasadena taldearekin musika eremu berrietan murgildu nahi izan dute, orain artean landutako giroetatik haratago. Musikalki giro ilunak nagusitzen dira bikoaren kantuetan, folk doinuak eta pop melodiak uztartzen dira bertan, debuteko diskoan argi ikusten den bezala. Zuzeneko emanaldietarako berriz, talde formatuan ariko dira. Libe (teklatuak eta ahotsa), Jon (gitarra eta ahotsa), Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) izango dira Pasadena.

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.

Vulk

Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz,  ‘Ground for Dogs’ lanak ikusten du argia, eta 2022 honetan ‘Vulk ez da’ argitaratzen da. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.

Ezpalak

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde Zestoarra da. 2019an sortu zen beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak taldea honako partaideek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019ko martxoan taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten eta 2021ean, Kolpatu Topatu (Oso polita – Ayuken) izeneko lana kaleratu dute, erritmo Rockero eta dantzagarriagoekin.

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.

ØDEI

‘Terapia’ izeneko diskoa plazaratu berri du ØDEI rap abeslariak. Odei Barroso bertsolari eta musikariaren bakarkako proiektua da, aurretik 2zio taldearekin aritu ostean. Jo Olaskoaga kidearekin batera grabatu ditu abestiok, eta debuteko honetan 15 korte biltzen dira. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi aparta da. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Bertsolari bezala ezagutu bagenuen ere, orain hitza uztartzen ahal du erritmo eta base ezberdinekin. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga.

Merina Gris

2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. Taldeak hiru single aireratu ditu; ‘Besteek zer’ 2020an, ‘Saiatzen naiz’ eta ‘90’ ekainean (Ed is Dead-ek ekoiztua). Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro eta Eneko Sagardoiek parte hartu dute besteak beste.

UZTAILAK 01 OSTIRALA
18:00 Lumi
20:00 Amorante
20:30 Delirium Tremens
22.00 Fizt & Furiuz
24:00 Sepultura
01.30 Eesah Yasuke
03:00 Atoem

UZTAILAK 02 LARUNBATA
15:30 Madelyn Ann
17:00 Pasadena
18.15 Kilimak
18:30 Vulk
20:30 Frigo
20:30 Ezpalak
21.45 Bulego
23:45 Odei
01:15 Merina Gris
03:00 Calling Marian

UZTAILAK 03IGANDEA
12.30 Ibil Bedi
14:30 Frikun
15:45 Sofa
15:45 Kinbombo Brass Band
16:30 -Gailu
18:30 Joseba Tapia
17:30 Ah! Kwantou
19:30 Xutik
20:30 Joseba Irazoki eta Lagunak
22:15 Niko Etxart eta Hapa Hapa
24:00 Fusible

Kokapena
EHZ Festibala
EHZ Festibala
Irisarri
https://www.ehz.eus/eu/