EHZ: Lumi + Amorante + Delirium Tremens + Fizt & Furiuz + Sepultura + Eesah Yasuke + Atoem

01
Uzt
17:00
IRISARRI (NAFARROA-BEHEREA)
EHZ

- 3 egunetarako bonoa 51,50 euro
- Ostirala 21,50 euro
- Larunbata 21,50 euro
- Igandea 16,50 euro

Aurtengo EHZ Festibala uztailaren lehen egunetik 3garren egunera ospatuko da Irisarri herrian, Nafarroa Behean. Hiru egunetan zehar 30 musika talde baino gehiago igoko dira antolakuntzak prestatu dituen agertoki ezberdinetara. Zuzeneko emanaldiez gain, ugariak izango dira hiru egunetan zehar egingo diren ekintza eta ekimenak. Musikalki egitarau anitza proposatu du EHZtak, non rapa, rocka, elektroa, metala, edota reggae musika entzun ahalko diren. Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak. Aurtengoan Euskal Herriko musika taldeen protagonismo berezia izango dute.

EHZ Festibala ez litzateke deus izanen Euskal Herriko musika talde bikain guzti horiek gabe. Talde ezezagunagoak edo ttikiagoak izanda ere, denak kalitatean handi direla erakutsi dute urtez-urte. Festibalean beti ukan dute nazioartean ezagunago diren artisten ondoan, giro ezin hobean haien eskaintza plazaratzeko. Tiken Jah Fakoly, Sutagar, Public Enemy, Lluis Llach, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Bigflo & Oli, Fermin Muguruza, Crystal Fighters, Gojira, Keny Arkana, Manu Chao… eta beste anitz izan dira EHZko oholtzen gainetik igaro diren talde entzutetsuak.

Lumi

Nahia Zubeldiak (Ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta Manu Matthysek (Elektronika) osatzen dute Lumi elektro-pop bikotea. Folk musikaren eta musika elektronikoaren nahasketan oinarritzen diren kantuak sortzen dituzte, eta bi disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Lumi’ disko laburra, 2015ean, eta ‘Itzal zikinak’ lan luzea 2019an, biak Moï Moï Records zigilupean.

Amorante

Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan. Emanaldi honetan Forbidden Colours diskoetxe bizkaitarraren babesean argitartu duen ‘Bat edo hiru’ diskoa aurkeztuko du ‘one man band’ formatuko emanaldian.

UZTAILAK 01 OSTIRALA
18:00 Lumi
20:00 Amorante
20:30 Delirium Tremens
22.00 Fizt & Furiuz
24:00 Sepultura
01.30 Eesah Yasuke
03:00 Atoem

UZTAILAK 02 LARUNBATA
15:30 Madelyn Ann
17:00 Pasadena
18.15 Kilimak
18:30 Vulk
20:30 Frigo
20:30 Ezpalak
21.45 Bulego
23:45 Odei
01:15 Merina Gris
03:00 Calling Marian

UZTAILAK 03IGANDEA
12.30 Ibil Bedi
14:30 Frikun
15:45 Sofa
15:45 Kinbombo Brass Band
16:30 -Gailu
18:30 Joseba Tapia
17:30 Ah! Kwantou
19:30 Xutik
20:30 Joseba Irazoki eta Lagunak
22:15 Niko Etxart eta Hapa Hapa
24:00 Fusible

Kokapena
EHZ Festibala
EHZ Festibala
Irisarri
https://www.ehz.eus/eu/