Eh, Mertxe! + Azken Hatsa + Dupla + Astoratuak
Apirilaren 9an Arabar Errioxako Korrika jaialdia ospatuko da, eta bide horretan kontzertuak izango ditugu Biasteri herrian. Arratseko 20:00etatik aurrera Eh, Mertxe (argazkian), Azken Hatsa, Dupla eta Astoratuak taldeak zuzenean ariko dira Frontoi zaharrean. Salba dezagun kultura kulturak herria salba dezan!
BeƱat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.