Dupla

12
Ira
19:00
LESAKA (NAFARROA)
Harriondoko Atarian
Doako emanaldia

Asteburu honetan musika nagusi izango da Lesaka herrian. Irailaren 10 arratsean MICE zuzenean ariko da Plaza zaharrean, arratsaldeko 19:00etan. Irailaren 12an, berriz,  Dupla (argazkian) taldearen txanda izango da Harriondoko Atarian. Bi emanaldia Lesakako udalak antolatu duen II. Udako zikoan kokatzen dira.

Dupla

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.