Dupla + Selektah 9mm

10
Ira
19:30
ELORRIO (BIZKAIA)
Ganondo parkean.
Doako emanaldia

Irailaren 10ean, ostiralez, Dupla (aragzkian) eta Selektah 9mm zuzenean ariko dira Ganondo parkean, Elorrion. Emanaldi hau Kultur Zopa ekimenaren barnean kokatzen da.

Dupla

BeƱat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.