BERTAN BEHERA

DUPLA +Cactus

04
Ots
20:30
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz aretoa
Sarrera: Aurrez 10 euro. Egun berean 12 euro

DUPLA landa eremuan musika urbanoa egiten duen taldea da. Elektronika, errima satirikoak zein estribiyo abesgarriak batzea da haien marka. Aguraingo bikote honek ez da erritmo bakarrera ixten: Regetoietik Rockera eta Euskal Folkloretik Elektronikara, dantzatzeko zein ikuskizun moduan disfrutatzeko espektakuloa. 2019an Duplatxusa kaleratu zuten Durangoko Azokan: QR bidez entzun zitekeen EPa, Folklore berria alegia. Pandemia baten erdian egonda ere, Euskal Heri mailan kontzertu dexente egiteko eta pixkanaka gurean sartzeko aukera izan zuten. Orain, NAHIERAN albumarekin datoz: Haritz Harreguyk ekoiztu eta Alex Ferrer nahasi duen LP berria. Diskoa, beste gauza askoren artean, Evaristo, Tapia eta Leturia, Kaotiko, Juantxo (Glaukoma), Sara Zozaya, Skakeitan, Panxo (Zoo) edo Xsakararen kolaborazioekin dator.

Valentziako erdialdeko eskualdeetatik CACTUS heltzen da. Talde hau Comptat eta Alcoià taldeetako hiru gazteren ezinegonetik sortu da, dagoeneko musika munduan beren ezagutza pilaturik dutenak . Orain, aurreko proiektu pertsonalak ondu dituzte, eta indarrak eta erritmoak batzen dituzte, dantza egiteari ez uzteko. Urte eta erdiko ibilbidea besterik ez du behar izan Cactusek Valentziako musika-zirkuituko erreferentziazko taldeen artean kokatzeko.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak