Dupla + Bassagain Soinu Sistema
Musika egitarau ederra prestatu dute San Fermin egunetarako Lesakako Txoznagunean. Gauero zuzeneko musika izango da, eta disko jartzaileekin borobilduko da jaia. Uztailaren 6an Dupla (argazkian) eta Bassagain Soinu Sistema ariko dira zuzenean.
Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.
LESAKAKO SAN FERMINAK – 2022 – TXOZNAGUNEKO EGITARAUA
UZTAILAK 06 ASTEAZKENA
22:30 Dupla + Bassagain Soinu Sistema
UZTAILAK 07 OSTEGUNA
23:00 Goroldio + Asgarth + Bai Zera
UZTAILAK 08 OSTIRALA
23:30 Mconak
UZTAILAK 09 LARUNBATA
23:30 Tirri & tery
UZTAILAK 10 IGANDEA
16:00 Andoni Ollokiegi