Dupla
22
Urr
22:00
ALEGIA (GIPUZKOA)
Plaza
Doako emanaldia.
Urriaren 22an Dupla bikoa zuzenean ariko da Alegi herrian, Gipuzkoan. Gaueko 22:00etatik aurrera herriko plazan joko dute. Euria eginez gero, zineman burutuko da emanaldia.
Dupla
BeƱat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.