Dupla

16
Urr
15:30
BARRUNDIA (ARABA)
plaza
kontzertuak doan

Urriaren 16an Eromeri eguna antolatu da Arabako Barrundia herriko Larrean. Egun osoko egitaraua iragartzen da, non bazkalondoan Dupla bikoaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango den. Ez dira bakarrik ariko, agertokien zenbait lagun izango baitituzte ondoan!

Dupla

BeƱat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.